Zer da DAGA?
DAGA, APRS gailuak erabiliz SOTA spotak bidali eta jasotzeko sistema bat da, aktibatzen gauden bitartean telefono mugikorren menpe egoteko beharra saihestuz.
DAGAk SOTAWATCH, APRS, LoRa eta DMR sareak elkarrekin ahalik eta modurik errazenean lotzen ditu, komando erraz eta laburrekin, eskuko irratien teklatuekin eragiketa sinplifikatuz eta tekla gutxiago sakatuaraziz.
DAGArekin spotak bidaltzeaz gain -beste aplikazio batzuek egiten duten bezalaxe- SOTAWATCHetik ere jaso ditzakezu zure eskuko irratian, zure lehentasunen arabera iragazita, eta irratizaleen gailuak eta sareak soilik baliatuz.
Nondik dator "DAGA" izena?
Beno, sistema ahalik eta sinpleena mantendu nahi genuen, eta D, A eta G hizkiak eskuko irrati askotan tekla bati egokitutako lehen karaktereak dira. Horrek APRS hartzailearen izena idaztea asko errazten du. Horrela, ez duzu hainbeste tekla sakatu behar, eta aktibazio batean, zenbat eta gutxiago tekleatu, hobe.
Zein da gure helburua?
Gu geu irratizaleen terminaletatik, hala nola eskukoetatik, irratietatik, LoRa gailuetatik, baita telefono mugikorretatik ere (ez da gomendagarria), irratizaleen sareak erabiliz (APRS, LoRa, DMR, APRS-IS, etab.), SOTA spotak bidaltzeko eta jasotzeko gai izatea eta ahalik eta ahalegin txikienarekin tekleatzeko orduan.