Nola DAGA erabili
(Klikatu irudian handiago ikusteko)
DAGA ahalik eta modu errazenean diseinatzen saiatu gara. Alde batetik, zure spotak Posteatu (bidali) ditzakezu, zure talkiearen teklatua erabiliz. Bestetik, automatikoki jasoko dituzu gainerako aktibatzaileek eta/edo ehiztariek SOTAWATCHera bidalitako iragarkiak, Joinekin konektatu aurretik zehaztu dituzun iragazkien arabera.
Kontuan izan komando guztiak erabil ditzakezula DAGAra konektatu gabe (Join). Join komandoa iragarkien harrera aktibatzeko bakarrik erabiltzen da. Normalean, gailurrean erabiliko duzu, aktibatzen hasi ondoren. Jakina, aktibazioa hasi aurretik konekta zaitezke (Join) DAGAra, gainerako aktibatzaileak nola ari diren irudikatzeko (bandak, moduak...), baina kontuan izan iragarki bakoitza "konektatuta" dagoen erabiltzaile bakoitzari bidaliko zaiola. Ez da beharrezkoa APRS sarea erabiliko ez edo behar ez diren spot paketeekin betetzea.
Spotak bidaltzeko soilik ere erabil dezakezu DAGA, eta arin konturatuko zara oso erraza dela. Beste metodo batzuk erabiliz, iragarki bakoitzean bidali behar dira: gailurraren erreferentzia, MHz-tan frekuentzia (askotan puntu hamartarra erabiliz), modua, zure adierazlea, etab.
DAGArekin "P" tekleatu besterik ez da egin behar, frekuentzia KHz-tan (punturik gabe) eta karaktere bat gehitu moduarentzat. Tarterik eta bereizketa-sinbolorik gabe. Are gehiago, modua aldatzen ez baduzu -frekuentzia soilik- ez duzu berriro bidali behar!
Adibidez, P14060C-k esan nahi du 14,060 MHz CW moduan zaudela. Gero 7,030 MHz CWra aldatzen bazara, nahikoa izango da P7030 bidaltzea.
Eta kito!
* DAGA ERABILTZEA DMR TALKIEKIN
SMSak bidaltzeko gai den eta Brandmeister sarera konektatuta dagoen DMR talkie bat baduzu, DAGA ere erabil dezakezu DMR2APRS pasabidearen bidez, prozedura honi jarraituz:
- Bidali mezu bat 214999 DMR ID pribatuari (edo zure herrialdeko DMR ID xyz999, gauza bera da) testu honekin. (Erabili espazio bat "DAGA" testua komandotik bereizteko!) Gainerakoa APRS mezu arrunten berdina da:
DAGA espazio KOMANDOA (dena letra larriz!)
Adibidea: DAGA MEA2AAA/P